2017/02/17 Jaume Sarromona
Klase hau aire librean egin genuen eta Jaume Sarromonaren testuari buruz hitz egiten eta debatitzen egon ginen, gure iritzia emanez eta gustatu zaiguna edo ez zaiguna gustatu komentatzen. Klase bat aire librean egitea oso interesgarria iruditu zitzaigun, betiko gelatik ateratzeko eta demostratzeko kanpoan berdin berdin ikasi dezakegula, ikasleak eserita egon gabe eta irakaslea power point bat irakurtzen egon gabe. Aldez aurretik irakasleak komentatu zigun, berak bidaltzen dituen irakurgaiak etxean irakurri eta landu egin behar direla, berak gugan konfiatzen baitu eta guk gure partetik ere jarri behar dugula ikasteko. Eztabaidarekin hasteko, klasekide batek azaldu zuen idea orokor batekin zerri buruz hitz egiten zuen artikuluak. Orokorrean, guztiok esan genuen curriculum hau histor...