2017/02/17 Jaume Sarromona

Klase hau aire librean egin genuen eta Jaume Sarromonaren testuari buruz hitz egiten eta debatitzen egon ginen, gure iritzia emanez eta gustatu zaiguna edo ez zaiguna gustatu komentatzen. Klase bat aire librean egitea oso interesgarria iruditu zitzaigun, betiko gelatik ateratzeko eta demostratzeko kanpoan berdin berdin ikasi dezakegula, ikasleak eserita egon gabe eta irakaslea power point bat irakurtzen egon gabe. Aldez aurretik irakasleak komentatu zigun, berak bidaltzen dituen irakurgaiak etxean irakurri eta landu egin behar direla, berak gugan konfiatzen baitu eta guk gure partetik ere jarri behar dugula ikasteko.

                                 

Eztabaidarekin hasteko, klasekide batek azaldu zuen idea orokor batekin zerri buruz hitz egiten zuen artikuluak. Orokorrean, guztiok esan genuen curriculum hau historian zehar gizartean gertatutakoaren emaitza dela, testuan jartzen baitu, gizarteko ezberdintasunak hezkuntzan isladatzen direla. Komentatu zen puntu garrantzitsu bat, eskoletako curriculumak ez dituela ikasle guztien egoerak kontuan hartzen. Hau da, haur hezkuntzako umeak haien artean oso desberdinak izan daitezke, batek ondo hitz egiten dakien bitartean, beste batek oraindik ez du hain ondo hitz egiten ezta ulertzen. Baina curriculumak ume guztiak berdintzat hartzen ditu eta ez ditu bakoitzaren egoerak aintzat hartzen.

Ondoren, familia eta eskolaren arteko erlazioari buruz ere hitz egin genuen, esanez familiak behar baino parte hartze gutxiago duela gaur egun. Komentatu dugu, azkenean irakasleek nahiago dutela gurasoak ez egotea klase barruan, baizik eta etxeko lanetan laguntzeko bakarrik egon behar direla. Hala ere, guri oso interesgarria iruditzen zaigu gurasoen edo familiaren parte hartzea eskolan, eta gure klasekide batek esan du adibidez ematen ari diren gaiari buruz familiako batek informazioa baldin badauka, ideia ona izango litzatekeela klasean azaltzea.

Honekin erlazionaturik, Andonik galdetu zuen ea gure gurasoak klasean egonda zer nota ezarriko liguketen. Denetarik erantzun genuen, batzuk esan zuten bere ama izanik 10 bat jarriko ziotela, eta beste batzuk berriz, esan genuen ez zuela inporta gure ama edo aita izatea, objetibotasun batekin baloratuko zigutela, azken finean ikastera gatozelako eta 10 bat jartzeak agian ez zuela emaitza onik izango.

Azkenik, oso gai interesgarri bat azaldu zen, irakasleak ez zutela ikasleengan asko sinisten, eta batzuetan komentario desegokiak esaten dituztela. Batzuek komentatu zuten haien irakasleak esan ziela ez zirela unibertsitatera joango nota horiek aterata, edo "tonto gelara" joan behar zirela notengatik etab. Nire ustez azken finean komentario horiekin indartsuago egiten gera, demostratzeko al dugula nahi dugun guztia lortu esfortzatuz gero. Hala ere, komentario horiekin demostratzen dute ez dutela ikasleengan sinisten eta irakasle bezala ez dutela balio ikasleak desmotibatuz.

Konklusio gisa, oso klase polita eta interesgarria iruditu zait nahiz eta ez nuen momento batzuetan ondo entzuten eta parte hartzea kostatu egin zaidan. Hala ere, errepikatzeko modukoa iruditzen zait.



Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

2017/03/24 Ebaluazio didaktikoa

2017/03/03 Paradigmak