2017/01/27 Lehenengo eguna


Kaixo guztioi! Ni Nerea Garcia-Ariño naiz eta hau da nire didaktikako bloga. Blog hau didaktika orokorreko klase bat daukagun bakoitzean betetzen joango da, izan ere, ikasgai honen eguneroko bat egitea da honen helburua.

Lehenengo klasean irakasleak gaiaren aurkezpena egin zuen. Baita ere, bere burua aurkezteaz gainera, banan banan ikasleok atera ginen geure burua aurkeztera. Gai honen inguruan, azaldu zigun bakoitzak blog bat egin behar genuela, bertan klase hauetako egunerokoa idazteko, eta gure lanak igotzeko. Amaitzeko, hezkuntzari buruzko curriculum desberdinak ikusi genituen eta haien arteko desberdintasunei buruz hitz egin genuen.

Curriculuma gure bizitzako ibilbidea zela esan genuen eta modu adierazlean (Esplizituki azaltzen dena), ezkutuan (Zeharkako modu batean transmititzen dena) edota absentean (Ez da agertzen) agertzen direla ikusi genuen. Jarraitzeko, lau curriculum mota desberdin ikusi genituen eta haien arteko desberdintasunak azaldu: Oinarrizko curriculum dekretua (OCD), aurrerago aztertuko duguna; ikastetseko curriculuma; klaseko curriculuma eta azkenik indibiduala (ACI--> Adaptación currículum individualizada)

Orokorrean gai interesgarria iruditu zitzaidan, ez dugulako gure bizitzan zehar honi buruz hitz egin. Hala ere, gai potoloa eta astuna izango dela uste dut, hainbat artikulu irakurri behar ditugulako eta ondoren, laburpenak egin.

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

2017/03/24 Ebaluazio didaktikoa

2017/03/03 Paradigmak

2017/02/17 Jaume Sarromona