2017/02/10 Curriculumeko nire zatia
Hirugarren klase praktikoan Haur Hezkuntzako OCDa irakurri genuen denon artean, hau da, oinarrizko curriculum dekretua. Binaka jarri ginen, eta bikote bakoitzak hiru orrialde irakurri genituen ondoren horren laburpena eginaz.
Behin irakurrita eta bakoitzak ideia nagusiak aterata egokitu zaizkion orrietatik, sarrera irakurri zuten bikotea atera zen denon aurrean irakurritakoa azaltzeko. Azken finean azaldu zutena izan zen OCDaren helburua zein den eta zer agertzen den hurrengo orrietan. Honen xedea Haur Hezkuntzako umeek bete behar dituzten ezaugarriak adieraztea da, haurrek garatu beharreko konpetentziak azaltzea. Beraz, hurrengo orrietan, ezaugarri hauek azaltzen dira puntuz puntu.
Nire bikoteari egokitu zitzaigun zatia, ebaluazio irizpideak eta nortasunaren eraikutzaren eta komunikazioaren eremua izan ziren. Eta guretzako hauek izan ziren puntu nagusiak:
TITULO 34-36 (Amaia Guillenea, Nerea Garcia-Ariño)
2. MULTZOA. Hartu-emanak gizarte-ingurunean
● Gainerako pertsonen nortasuna eta ezaugarriak onartzea, diferentziak errespetatzea eta diskriminazio-jarrerak baztertzea.
● Afektu eta enpatiako harremanak sortzeko jarrera positiboa izatea eta talde-lanetan laguntzea.
● Haurrak parte hartzen duen gizarte taldeetan ezartzen diren harreman afektiboen garrantzia balioestea.
● Gogoz bereganatzea, arian-arian, elkarbizitzaren oinarrizko arauak. Gatazkak elkarrizketaren bidez konpontzen hastea.
● Haurrek harreman orekatuak izatea elkarren artean. Estereotipo eta aurreiritzi sexista batzuk identifikatzea eta baztertzea.
3. MULTZOA. Hartu-emanak ingurune fisiko eta naturalarekin
● Ingurune naturala eta haren baitako objektuak, materiak, eginkizunak eta eguneroko erabilerak behatu, esploratu eta ezagutzea.
● Izaki bizidunen portaera, funtzio, ezaugarri eta aldaketa batzuk ezagutzea. Jaiotzaren eta heriotzaren bitarteko bizi-ziklora hurbiltzea. Izaki bizidunen gaineko aieru edo konjeturak egitea.
● Ingurune naturaleko fenomenoak (gau eta egunen segida, euria, etab.) behatzea eta gizakien bizitzan duten eraginaz ohartzea.
● Teknologia gailuak erabiltzen hastea, ikasten eta komunikatzen laguntzeko.
1.4.– EBALUAZIO-IRIZPIDE ETA –ADIERAZLEAK
1) Gorputzaren egituraren gero eta irudi doituago bat adieraztea eta bere sentsazio eta pertzepzioez jabetzea.
● Arian-arian, bere eta gainerako pertsonen gorputzaren atalak ezagutzen, izendatzen eta kokatzen ditu.
● Pertsonen arteko diferentziak eta antzekotasunak ezagutzen eta azaltzen ditu, gorputzaren ezaugarri eta bereizgarri batzuei erreparatuta.
● Zentzumenak eta horiei dagozkien sentsazioak ezagutzen ditu.
2) Trebetasun motorrak eta eskuak erabiltzeko abileziak hobetzea, bere ahalmenean gero eta konfiantza handiagoa izanda.
● Gero eta gehiago kontrolatzen du gorputza, bai mugimenduan (joan-etorrietan, ibiltzean, korrika egitean, jauzi egitean, etab.), bai geldirik dagoenean (oreka, gorputz-jarreraren kontrola, etab.).
3) Gero eta autonomia handiagoz ebaztea eguneroko bizitzako arazo-egoera errazak.
● Espazioak, materialak eta tresnak, teknologikoak barne, koordinazio eta kontrol egokiz erabiltzen ditu, eguneroko bizitzako lanak egiteko.
● Pertsona helduen laguntzarekin, lan errazen sekuentziak planifikatzen ditu, sortzen zaizkion arazo-egoera errazak ebazteko.
4) Jolasetan parte hartzea, eta, parte-hartze horretan, gero eta gehiago erregulatzea sentimenduen eta emozioen adierazpena.
● Jolasetan eta taldearen proposamenetan gogoz parte hartzen eta laguntzen du.
● Jolas sinple batzuen arauak onartzen eta betetzen ditu.
5) Ingurunea haren elementuen behaketaren, eskuzko erabileraren eta esplorazioaren bidez deskubritzeko jakin-mina adieraztea.
● Inguruko objektu fisikoen propietate eta ezaugarri batzuk ezagutzen eta bereizten ditu.
6) Maiz erabiltzen dituen lekuetan orientatzea eta kokatzea, oinarrizko espazio-nozioak egoki erabilita.
7) Eguneroko bizitzako jardueren eta ekitaldi sozialen denbora-sekuentzia ezagutzea eta aurreratzea, oinarrizko denbora-nozioak egoki erabilita.
8) Gailu teknologikoen eta digitalen gaineko interesa adieraztea eta haiek erabiltzea, pertsona helduen laguntzarekin, gailuen funtzionamendua ulertu eta ingurune fisiko eta soziala ezagutzen hasteko.
9) Gizarte-ingurunea ezagutzeko jakin-mina adieraztea, erreferentziazko gizarte taldeetan gogoz parte hartuta.
● Elkarbizitzarako arau batzuk ezartzea beharrezkoa dela jakitea.
2.– NORTASUNAREN ERAIKUNTZAREN ETA KOMUNIKAZIOAREN ETA ADIERAZPENAREN EREMUA
2.1.– EREMUAREN EZAUGARRIAK:
- Helburua pertsonen arteko komunikazio lantzea
- Hizkuntzaren bidez sentimenduak eta pentsamenduak adieraztea
- Hasieran gorputzaren bidez komunikatu, eta ondoren ahozko hizkuntzaren bidez
- Sormena eta irudimena erabili sentimenduak adierazteko
- Eskola komunikatzeko esparrua
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina