2017/02/03 Oroimen kutsa


Didaktika orokorreko bigarren klase praktikoan, artikulu bat irakurri genuen oroimenaren kutsari buruz. Kutsa hau umeek ikastolan egin behar dute, eta hemen haientzat garrantzitsuak diren objektu edo oroitzapenak gorde behar dituzte. Artikulu honetatik ideia nagusiak atera genituen binaka eta guretzako oso ideia ona zela argudiatu genuen. Gure ustez, eskola guztietan horrelako ariketak egitea oso baliagarria izango litzateke. Alde batetik, horrelako kutsak egiten ariketa desberdinak egin daitezke eta gainera oso originalak. Beste alde batetik, etorkizunerako oso polita iruditzen zaigu, umeek oroitzapen bat eduki dezaten haien haurtzaroari buruz.

Gainera, ikasleei gaiei buruzko interesa pizten zaie, eta modu honetan haurrei interesatzen zaizkien gaiei buruz hitz egin dezakete eta haien esperientziarekin lotu. Irakaslea gai hauetan oinarritu daiteke, eta eman behar duen guztia eman baina haien esperientziekin lotuz. Oso garrantzitsua iruditu zaigu, izan ere, ikasleei aukeratzen uzten badiegu, hainbat gaitasun landu ditzazkete: autonomia, imaginazioa, sormena etab.

Irakasleak gure esperientziarekin lotzeko eskatu zigun, eta nire taldeko batek esan zuen txikitan haur hezkuntzan ariketa hau egiten zutela. Nahiz eta nik ez deten horrelako kutsarik eduki, oso ariketa baliagarria iruditzen zait eta seguru nago umeekin horrelako gauzak egingo nituela, etorkizun batean haur hezkuntzako oroimenak edukitzeko.

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

2017/03/24 Ebaluazio didaktikoa

2017/03/03 Paradigmak

2017/02/17 Jaume Sarromona