2017/03/03 Paradigmak

Klasea hasteko, didaktika zer den ikusi dugu definizio moduko bat emanez. Didaktika, ikastearen artea da. Beste definizio bat eman digu Andonik orokorrena dela, hala ere, esan du didaktikak ez duela esanahi bakat bat. Honakoa da garrantzitsuena: ezagutza teoriko-praktiko eta teknologiaren eremuak, komunikazio testuinguruan garatzea, irakasle-ikaste prozesu batean. Normala den bezala, hau esatean berdin berdin gelditu naiz, ez dutelako oso ondo ulertu kontzeptuak benetan zer esan nahi duen.

Ondoren, paradigmei buruz hitz eginten jarraitu dugu power point baten bitartez. Paradigmak munduaren ikuspegiak dira, perspektiba orokorrak. Komunitate bateko kideek ideia bat daukatenean komunean, ideia hori aurrera eramaten dutenean gertatzen da, horregatik, paradigmak aldatu eta desagertu egin daitezke. Gaur egun, lau paradigma desberdin ikusi ditugu: Arrazionalista, positibista edo teknologikoa; hermeneutikoa; kritikoa edo soziokritikoa; eta ekletikoa.


-          Arrazionalista, positibista edo teknologikoa: mundua araututa dagoela eta arrazoimenak arau edo lege horiek aurkitu ahal dituela defendatzen du. Positibismoak gertaera eta fenomenoak kontuan hartu, errealitatea behatu, esperientzia aztertu eta era horietan lortutako ezagutzak egiaztatu behar direla baieztatzen du. Teknologikoak teknika, ezaguera zientifikoan oinarritzen du, hau da,  teknikak zientzia erabili edo aplikatzen du helburu zehatzak lortzeko. Errealitatea bakarra eta mugiezina da.

-          Hermeneutikoa (arte de interpretar textos), fenomenologikoa edo interpretatzailea: Hermeneutika testuak interpretatzeko artea, giza ekintzak azaltzeko, eta giza ekintzak nola ulertzen ditugun esplizitatzean datza. Metodo fenomenologikoak bizipenak deskribatuz egiten du filosofía, gizarte-ekintza protagonistaren ikuspegitik deskribatzen da. Interpretatzaileak, aurreko biak barnean dauzka. Errealitatea askotarikoa dela esaten dute.

-          Kritikoa edo soziokritikoa: Soziokritikoa soziologia kritikoan oinarritzen da. Paradigma honetan gizarte-kritika, negoziazioa eta emantzipazioa oso garrantzitsuak dira. Pertsona eta gizarteari buruzko teoría kritikoek azaltzen dute murrizketak eta deformazioak askatasuna nola inhibitzen duten. Errealitatea dinamikoa da eta eboluzionatzen joan daiteke elkarreraginaren bitartez.

-          Eklektikoa edo agertzen ari dena.


Hurrengo klaserako etxeko lanak bidali dizkigu, esanguratsuaren artikulua irakurtzeko eta ideia batzuk ekartzeko irakurketaren ingurukoak.

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

2017/03/24 Ebaluazio didaktikoa

2017/02/17 Jaume Sarromona