2017/04/03 Programaketa baten atalak

Klase honetan programazio didaktikoan zer jarri behar dugun azaldu zigun Andonik. Hasteko, jarri behar diren atalak bi taldetan banatu genituen, hasieran garatu behar diren zatiak jarri eta ondoren garatu behar ez direnak.

Harritu zigun helburu bakar bat jarri behar dugula, nahiz eta potentea izan, seguru nago helburu bakar bat ez dela nahikoa. Ondoren, edukien kontua ez genuen ondo ulertu orokorrean, eta nahiz eta berriro azaldu zuen, ez zitzaidan oso argi gelditu honen barruko kontzeptuak, prozedura eta jarrera. Hala ere, argi gelditu zitzaidan edukiak jarri behar direla kontuan hartuta aukeratutako helburua.

Azkenik, esan beharra daukat, nire ustez errazagoa izango litzatekeela lehenengo unitate didaktikoak egitea, eta bakoitzaren barruan jarriko ditugun ariketak aukeratzea, eta ondoren beste guztia egitea. Behin jarduerak pentsatuta dituzunean, errazagoa iruditzen zait zein helburu eta eduki landuko diren aukeratzea.




1.      Kokapena (generalidade bat)
2.      Helburu bat (potentea)
3.      Edukiak (helburu horiek betetzeko)
-          Kontzeptuaà Hizkuntza A, B
-          Prozeduraà A+B=AB
-          Jarreraà A+B+C
4.      Ebaluazio irizpideak

5.      Metodologia (Aurrekoa nola egingo dugun jakiteko)à Zati hauek ez ditugu garatu behar. Aurreko guztia egin ondoren, hauek unitate didaktikoan sartzen direla aipatu.
-          Denbora antolaketa
-          Printzipio metodologikoak
-          Jarduera motak eta irizpideak
-          Taldekatze moduak
-          Irakaslearen papera
-          Irakasleen koordinazioa
-          Baliabideak
6.      Unitate didaktikoa
-          Denbora antolaketa
-          Printzipio metodologikoak
-          Jarduera motak eta irizpideak
-          Taldekatze moduak
-          Irakaslearen papera
-          Irakasleen koordinazioa
-          Baliabideak
7. Ebaluazio irizpideak

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

2017/03/24 Ebaluazio didaktikoa

2017/03/03 Paradigmak

2017/02/17 Jaume Sarromona