2017/04/10 Klase librea

Klase hau "librea" izan zen, irakasleak denbora utzi zigulako taldeka programaketa didaktikoa egiteko. Egia esan, nahiko gaizki gindoazen lan honekin, zaila iruditu zitzaigulako gai bat pentsatzea, eta ondoren atal guztiak nola jarri behar diren jakitea. Hala ere, klase hau oso ondo etorri zitzaigun, asko aurreratu genuelako, eta behingoz ulertu genuelako nondik eraman behar genuen lana.


Gainera, klasean denbora uztea oso garrantzitsua iruditzen zait, azken finean irakaslea bertan dagoelako edozein zalantza argitzeko. Guk duda asko genituen eta klaseko orduetatik kanpo gelditzen ginenean, ez genuen aurreratzen, irakasleari galderak egin nahi genizkiolako. Nahiz eta irakasleak tutoretza orduak izan, gelditzen ginen bakoitzean zalantzak ateratzen zitzaizkigun, eta ez genuen koinziditzen tutoretza orduekin. Beraz, eskertu genuen klase hau programaketa didaktikoa aurreratzeko oporretara joan baino lehenago.

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

2017/03/24 Ebaluazio didaktikoa

2017/03/03 Paradigmak

2017/02/17 Jaume Sarromona