2017/04/28 Pentsamendu kritikoa
Egun honetako klasean gure klaseko DILANak komentatu genituen.
- Esan digu saiatu behar gerala ez kritikatzen, edo behintzat kritikatzen badugu, ondo egiteko.
- Gainera, hitz klabeak erabiltzen baditugu, ezin dira hutsik egon, baizik eta ondo azaldu behar dira.
- Ezin da azalpen esanguratsu bat egon, baizik eta ikasketa esanguratsua.
- Behaketa objetiboa
- Ondorioak gure iritzia
Hau egin ondoren, irakurgai bat eman zigun binaka irakurtzeko, eta klasea bukatu arte isilean irakurtzen egon ginen. Nahiko irakurgai zaila iruditu zitzaidan, oso gai sakona iruditzen zaidalako pentsamendu kritikoarena. Gainera, azkar distraitzen ginen, ordu oso bat gai zail bat irakurtzea nahiko astuna delako.
Hasteko uste dut garrantzitsua dela pentsamendu kritikoari buruzko laburpen bat egin behar bada, azaltzea zer den "Pentsamendu kritikoa". Irakurgai hau irakurri ondoren, esango nuke prozesu bat dela, non egoera edo iritzi bat aztertzen den, ulertzen den eta azkenik ebaluatzen den. Berez testuan ez du definizio zehatz bat ematen, baina azken finean, zure buruari galderak egitean datza, zuretzako judizio on bat egin arte.
Nire ustez, eskema edo irudi honekin irakurgaia laburbildu daiteke. Argazkian ikusi dezakegun bezala, pentsamendu kritikoa lau ataletan banatu dezakegu, eta atal bat falta bada, ez dela pentsamendu kritikoa. Atalak honeko hauek dira: Analisia; interpretazioa eta autoerregulazioa; ebaluazioa; eta azkenik inferentzia eta azalpena. Hauek dira ezinbesteko trebetasunak pentsamendu kritikoa lantzeko.

Iruzkinak
Argitaratu iruzkina