2017/04/07 Programaketa didaktiko zaharra
Gaurko klasean programaketa didaktiko zaharra errepasatu dugu, eta honek dituen atalak ikusi eta azaldu ditugu.
Hasteko desberdindu ditugu programazio eta unitate didaktiko terminoak. Programazio didaktikoa urteko programazioa da, eta unitate didaktikoa berriz programaketa didaktikoa osatzen duten
unitateak.
Programazioa didaktikoa bat osatzeko:
Heziberri, dekretu zaharra, OCD eta ikastetxeko curriculuma ditugu (urtero bakoitzak
aldatu, adibidez heziberrirengatik). Ikasturteko programaketa batek honako elementuak eduki behar ditu: oinarrizko eta zeharkako konpetentziak,
helburuak, edukiak, ebaluazioa eta metodologia. Ikastetxeek helburuak OCDtik eta
Heziberritik ateratzen dituzte, eta guk gure programazio didaktikoa eraikitzeko, helburu batean oinarritu behar gara. Unitate didaktikorako jakintza arlo bat erabaki behar dugula esan digu Andonik.
Azkenik, HHko curriculum ofizialari buruz hitz egin dugu, zaharrareran eta berriaren arteko desberdintasunak ikusiz. Alde batetik, zaharrean 7 konpetentzia daudela esan digu, eta berrian xedeak direla. Bestetik, curriculum zaharrean haurren gaitasunak 4.orrian
daude, eta berrian
gaitasunak konpetentziak dira (aplikazioa falta zaie konpetentziak izateko).
Jende askok esan dugu pixkat galduta gaudela, ez dakigulako oso ondo nondik hasi programazio didaktikoarekin. Horregatik, Andonik ikusi duenean galduta gaudela eta oraindik asko ez gerala hasi lanarekin, denbora pixkat utzi digu lana egiten.
Oso baliagarria iruditu zait errepaso hau, egin beharreko programazio didaktikorako asko langunduko digulako. Nahiz eta gure programaketa curriculum berrian oinarritu, ezin bestekoa da jakitea zer aldatu den zaharretik berrira.
Gainera, batzuk oraindik ere ez dakigu ziur, zein den programaketa didaktikoaren eta unitate didaktikoaren arteko desberdintasuna. Eta, klase hau eman ondoren, nik behintzat argi daukat programaketa urteko programazioa dela, eta unitatea berriz horren barruan dagoen ariketa multzoa dela, eta bakoitzak bere helburu, eduki, konpetentzia eta metodología dituela.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina