2017/03/17 Klase magistrala
Gaurko klasean ziria sartu zigula esan digu, astelehenerako egin behar
genuen programaketa didaktikoa ez dela egin behar, oraindik ez dugulako
ikusi programaketa didaktiko batean zer jarri behar den. Egia esan merezi dugu horrelako txantxa bat, bidaltzen dituen irakurgai batzuk ez ditugulako irakurtzen.
Teoriari dagokionez, lehenengo klase magistrala eman du, azalduz unitate didaktiko batean zer azaldu behar den. Unitate
didaktikoarekin hasteko, konpetentziei erantzun behar diela esan digu. Gainera, unitate
didaktikoa faseetan egituratzen hasi behar gara: aurkeztu zein den gure
intentzioa hasierako fasean, garapen fasean jakintza eman (teoria eman jardueren
bitartez), ondoren aplikazio eta komunikazio fasea, eta orokortzean jasotako jakintza
ea barneratuta duten ikusi.
Metodologiari dagokionez,
konpetentziei erantzun behar die. Denek ez ditugu printzipio
metodologiko berdinak edukiko baina batzuk
uniformeak dira, hau da, guztientzat berdinak.
Konpententziei dagokionez, hauek dira eskuratu behar diren gaitasunak. Gainera, ikusi dugu bi mota daudela, oinarrizko kopetentziak eta zeharkako konpetentziak. Zeharkako konpetentziak asignatura guztietan ikasten diren gauzak dira, bai matematikan, bai euskeran, bai gizarten... Eta oinarrizko konpetentziak berriz, ez dira gai konkretu batzuetan lantzen, baizik eta ikasgai guztietan landu daitezken gaitasunak dira.
Klase magistralari dagokionez, nahiz eta batzuetan hobeto ulertzen den clase hauetan, ikasgai honetan nahiko astunak egiten dira, eta azken finean aspertzen bazara ez duzu berdin lan egiten. Beraz, nire ustez betiko klaseak egitea astoz hobeto da, nahiz eta batzuetan agian pixkat galduta ikusten bagaitu irakasleak, ez legoke gaizki hórrela azaltzea teoría.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina