Nire esperientziarekin erlazionatu Jaume Sarromonaren testua
Jaume Sarromonaren testuari buruz aire librean hitz egiten
egon ginen, eta hainbat gai atera ziren nire esperientziarekin erlazionatzeko
aukera dudana. Nahiz eta ez ditudan gauza asko gogoratzen nire haurtzaroari
buruz, nire gurasoak kontatu didatenez, hitz egin ditugun gaiekin zerikusia
duten hainbat anekdota ditut.
Hasteko, komentatu genuen eskoletako curriculumak ez dituela
ikasle guztien egoerak kontuan hartzen, baizik eta denak berdintzat hartzen
dituela. Honekin lotuta esan dezaket ni abenduaren 29koa naizela, eta beraz
klaseko batzuekin urte bateko desberdintasuna daukat. Nahiz eta adin honetan ez
den desberdintasun handia nabaritzen abendukoen eta urtarrilekoen artean, 2-3
urterekin argi dago oso desberdinak direla. Horregatik, nire gurasoak esan
didate, lan batzuk egiterakoan beste batzuei baino gehiago kostatzen
zitzaidala, eta batzuetan lanak erdizka uzten nituela edo hurrengo egunean
korrika eta presaka bukatu behar nituela. Horregatik esaten dugu eskoletako
curriculumak ez dituela ikasle guztien egoerak kontuan hartzen, denei erritmo
eta denbora berdina ematen zaielako, fijatu gabe batzuek denbora gehiago behar
dutela.
Ondoren, familia eta eskolaren arteko erlazioari buruz ere
hitz egin genuen. Nire ikastolan gurasoek ez dute parte handia hartzen eskolako
jardueretan, baina batzuetan haien lanarekin erlazioa duten txarla eta ekintza
batzuk erakusten dituzte. Adibidez, urtero ikasle baten aita ikastolako autobus
geltokira joaten zen suhiltzailea zelako, eta erakusten ziguten nola erabiltzen
zen eta gainera urarekin jokuak egiten genituen. Beste adibide bat, nire gelako
baten aitak gasolinera batean lan egiten zuenez, txarla batzuk eman zizkugun
eta ondoren nola lan egiten zuten erakutsi. Eta azkenik, ikasle baten aita
txirrindularia zenez, ikastolara etorri ziren haien material guztia erakustera,
azaltzera zer egiten zuten eta gainera eskurtsio bat egin genuen ikasitako
guztia benetako karrera batean ikusteko.
Azkenik, oso gai interesgarri bat azaldu zen, irakasleak ez
zutela ikasleengan asko sinisten, eta batzuetan komentario desegokiak esaten
dituztela. Honekin lotuta esan beharra daukat, ikasle gehienoi noizbait esan
digutela komentario desegoki bat eta nik adibide garbi bat daukat. Aldez
aurretik esan beharra daukat nire aitak eta amak medikuntza ikasi zutela eta azken
finean nire gurasoak medikuak izanda, nire ametsa hori ikastea zela txikia
nintzenean. Laugarren DBHn geundela, nire tutorak banan banan galdetu zigun ea
zer ikasi nahi genuen etorkizun batean, eta nik medikuntza ikasi nahi nuela
esan nion. Nik ez nituenez 9 edo 10ak ateratzen nota guztietan, eta horregatik
nire irakasleak esan zidan karrera hori zailegia zela niretzako. Geroztik,
medikuntza ikasteko gogoak joan zitzaizkidan. Ni ez nintzenez oso konsziente
esan zidanaz, ez nion ezer erantzun, eta seguru nagoen arren hori esan gabe ez
nuela medikuntza ikasiko, irakasle bat ez da inor ikasle bati esateko zer ikasi
dezakeen eta zer ez. Gainera, notarengatik bada ere, unibertsitate pribatu
batera joateko aukera eduki nezakeen.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina