2017/03/20 Antzuola

Klase honetan irakasleak bideo bat jarri digu Antzuola ereduari buruz, eta bertan irakasle bat agertzen da Antzuolako haur hezkuntzako eredua azaltzen duena. 20 minutu igaro ditugu bideoa ikusten eta apunteak hartzen, eta denbora hau igaro ondoren taldetan jarriz gure ideiak banatu ditugu. Horrela igaro dugu klase osoa, azkenean bideoa bukatu arte.

Bideoarekin hasi baino lehen, AOI batek (Arazoetan oinarritutako ikaskuntza) zer puntu edo egitura duen apuntatu dugu, ondoren errezago identifikatzeko aipatutako gauza inportanteak. Egitura honakoa da:
1- Metodología
2- Edukiak
    2.1- Kontzeptua
    2.2- Prozedura
    2.3- Jarrera
3- Helburuak
4- Konpetentziak
5- Irizpideak
6- Ondorioak
7- Taldekatzea
8- Denboralizazioa
9- Espazioa
10- Aniztasun trataera
11- Baliabideak

Bideoari dagokionez, oso interesgarria iruditu zait Antzuolako eredua, etorkizun batean umeekin egiteko modukoa. Apunte asko hartu ditugu, eta laburpen bat egitea beharrezkoa iruditzen zait.

Hasteko, eskola hau dinamikoa eta emergentea dela esaten du hitz egiten duenak, eta hauen helburua dela umeek mundua ulertzea eta prozesu horretan ondo sentitzea eta disfrutatzea. Baita ere, garrantzitsua iruditzen zaie umeen desioak agertzea, eta horretarako proiektuak sortzen dituzte. Honekin lortu nahi dute ume bakoitzak desberdin pentsatzea eta ondoren denon artean konparatzea, irakasleak ezer inposatu gabe. Esperientziak aniztasunean eta inklusibitatean oinarritzen dira, denak anitzak eta inportanteak direlako. Emozioei dagokionez, klasean sentitzea oso garrantzitsua da haientzat, umeek jakin dezaten garrantzitsuak direla, eta haiek partaide sentitzea ezinbestekoa dela erronkei aurre egiteko.

Bigarren zatian esaten du haien beste helburu bat aniztasuna dela, batera lan egitea eta inor emozionalki mehatxatuta sentitzea. Proiektuei dagokionez, ikasleen konpromezua haien desioak agertzea da eta ideak ematea, eta irakasleena berriz proiektuak sakonki aztertzea  eta eduki inportanteak ezartzea proiektuentzat. Baita ere esaten du txokoka lan egiten dutela eta harritu zidana, gelak irekita lan egiten dutela, hobeto harremanak egiteko. Gainera, hitz egiten zuenak proiektu baten adibide bat azaldu zuen, su artifizialena. Proiektu honekin erronka bat aurrera eramaten dute askatasun osoarekin, euren gaitasunetan murgiltzeko, esploratzeko eta gainera bitartean matematika ikasteko.

Azkeneko zatian esan zuen proiektu hauen helburua bertan dagoen razionalitatea kanporatzea eta gailentzea dela. Umeek zer arazo eduki dituzten eta nola sentitu diren adierazten dute, haien intentzioa ez delako ondo edo gaizki dagoen ikustea. Azkenik, garrantzitsua dela haur bakoitza ulertzea, denak desberdinak direlako eta bakoitzak arazoa Aurrera eramateko era desberdin bat duela, eta kasu batzuetan emaitza gaizki badago, ez zaio zuzendu behar gaizki dagoela esanez, baizik eta bera konturatzea.

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

2017/03/24 Ebaluazio didaktikoa

2017/03/03 Paradigmak

2017/02/17 Jaume Sarromona