2017/03/06 Ikasketa esanguratsua

Ostiralean etxeko lanak bidali zizkigun, ikasketa esanguratsuari buruz, eta aste bat eduki ordez hau irakurtzeko, egun pare batzuk eduki ditugu bakarrik, hemendik aurrera, astelehenetan ere klaseak edukiko ditugulako. Klase honetan, artikulu honi buruz hitz egiten egon ginen,eta honen izenburua "La teoría del aprendizaje significativo" da hain zuzen ere. 

Ikasketa esanguratsua prozesu bat da, non kontzeptu berriak barneratzen dituzun. Garunera informazio berria iristen da, eta hau asimilatzea eta bereganatzea da ikasketa esanguratsu bat. Honetarako ikasleak baldintza batzuk ditu, adibidez, jarrera aktibo bat edukitzea, klasean parte hartuz eta etxeko lanak eginez, eta motibatua egotea. Irakasleak berriz material signifikatiboa erabiltzea ere oso garrantzitsua da (unibertsitatean artikuluak, haur hezkuntzan egurrezko piezak matematika eta geometria ikasteko, etab.) Haur guztiek dituzte aurre egitura kognitiboak, koherentzia bizipenekin erlazioa dutenak. Koherentzia bizipena, bizipenen eta etologiaren arteko erlazioa da. Haur batzuek, aurre egitura kognitiboa garatuagoa dute beste batzuek baino, baina azken finen ikasle guztiek daukagu.

Ikasketa bat esanguratsu bihurtzeko, lehen komentatu bezala asimilazio prozesua egin behar da. Modelo mentalak honakoa izan behar du: Egoera berri baten aurrean, buruan dauzkagun eskemak ondo garatuak eduki behar ditugu, eta dagoeneko eraikita ditugun eskemekin ez bada nahikoa, behin eta berriz antzeko egoerak errepikatu beharko dira kontzeptu berriak barneratzeko eta eskema berriak sortzeko. Eskema honen bitartez, esan dezakegu pertsona horrek egoera berri hori asimilatu duela.

Ikasleen motibazioa oso garrantzitsua dela aipatu dut aurrerago, ikasketa bat esanguratsua izan dadin. Irakasle batentzako ezinbestekoa da ez egitea biziaraztea berak bizi izan duena, gainera umeak zugandik ikasi behar du eta zuk beraiengandik, haur bakoitza ulertu behar du, haurrak haien bizitzan zehar zoriontsu izatea lagundu behar die, bizitzan zehar herramientak ematen, kuriositatea bultzatu, eta garrantzitsuena, haurrei mundua aldatzen eta hobetzen lagundu. Azkenik, garrantzitsua da komentatzea ikasketa esanguratsua inklusiboa dela, hau da, ez dela inor kanpoan utzi behar.

Nire ustez, oso artikulu interesgarria da, garrantzitsua iruditzen zaitelako jakitea zer den ikasketa esanguratsu bat. Hala ere, nahiko zaila iruditu zitzaidan testua, ez zelako oso ondo ulertzen. Klasean denon artean komentatu genuenez, eta irakasleak azaldu zuenez konkretuki zer esaten duen testuak, errazagoa egin zitzaidan ulertzea. Oso baliagarria iruditu zait artikulua.


Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

2017/03/24 Ebaluazio didaktikoa

2017/03/03 Paradigmak

2017/02/17 Jaume Sarromona