2017/03/31 Globalizazioa
Gaurko klasean "La globalización a través de 'centros de interés' " artikulua irakurri dugu. Talde txikitan jarri gara bi edo hirukoetan, eta talde bakoitzari testu bat banatu digu, denontzat ez baitzegoen. Poliki-poliki irakurtzen joan gara, eta parrafo bat irakurtzen genuen bakoitzean, gauza garrantzitsuenak aipatzen genituen eta aurrerago emandakoarekin lotu.
Sarrerarekin hasi gara, eta bertan jartzen du interes guneak sortzeko haurren beharrak zein diren behatu behar ditugula. Beraz, kurtsoak pasatzen dituztenean, gai berdinak ikusi ditzakete baina planteamendu konplexuagoak jarriz. Parrafo hau gehien bat edukietan zentratzen da, esanez garrantzitsua dela edukiak uztartzea. Komentatu dugu sarrera "Cajas de vidas"ekin eta esanguratsuekin erlazionatu dezakegula.
Bigarren paragrafoan ikusi dugu konpetentziei buruz hitz egiten duela. Gehien bat esaten zuen bai zeharkako eta bai oinarrizko konpetentziak kontuan hartu behar direla, denak oso garrantzitsuak baitira haurrak bizitzarako prestatu ahal izateko. Hau Antzuolako bideoarekin erlazionatu dezakegu, izan ere, bertan esaten zuen bizitzarako prestatzen dituztela haurrak. Gainera irakurgai bat gomendatu digu: "Invariables pedagógicas". Azkenik esaten du irakasleak ez baditu bere ikasleak motibatzen, hauek ez direla haien garapenera adaptatzen eta jarrera pasiboa bultzatzen duela.
Hirugarren parrafoan azaltzen du haurren ongizatea bilatu behar dela eta horretarako hauen behar intelektual, sozial eta emozionaletan fijatu behar garela. Hau cajas
de vidasekin erlazionatu dezakegu, baina gehien bat Antzuolan lan egiten duten moduarekin, haurretan
oinarritzen direlako eta haien ezaugarriak kontuan hartzen dituztelako.
Hurrengoan komentatu dugu haurren interesak afektiboak izan behar direla eta horretarako haurren interesetan oinarritutako hezkuntza eta ikaskuntza izan behar dugula. Hau aurrekoarekin erlazionatuta dago, eta esaten du garrantzitsua dela ikasleei lanak bidaltzea "Zertarako?" erantzun batekin.
Parrafo honetan aldiz erronka bat planteatu behar dela eta horri irtenbideak aurkitu behar zaizkiola. Antzuolako bideoan berdina ikusi dezakegu, irakasleak ikasleei problema bat jartzen diela eta taldean soluzio bat aurkitzen diela. Hau programaketa didaktikoaren garapen fasearekin erlazionatu dezakegu, edukiekin, helburuekin, etab.
Zazpigarren parrafoarekin jarraitzeko, expresioak aspektu guztiekin lotu daitezke: Gertuko zonaldea, rol aktiboa, interesa, zirkunstantzia sozialak, “para la vida”, adaptado en profundidad, necesidades (intelektuales, sociales, emocionales) eta ongizatearekin. Gainera esaten du etxetik hasiko dela behatzen, beraz familiaren esku hartzea oso garrantzitsua dela.
Hurrengo parrafoan aipatzen du haurrek materiala klasera eramatea interesgarria izan daitekeela. Baita ere, haiei galdera batzuk planteatzea, herramienta bat deskubritzeko eta beraien kontu konklusio bat ateratzeko. Nire ustez, hau oso garrantzitsua da, haiek ateratzea bakoitzaren konklusioak egoera batetik.
Bederatzigarren parrafoa baita ere oso garrantzitsua da, esaten baitu gaur egun baliabide asko ditugula, interneta adibidez, lehen ezin genuena ikusi, orain ikusteko. Hau egia da, eta egia esan, asko laguntzen du irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan, teorian ematen dena, ondoren bideo batekin, argazki batzuekin, edo grafiko batzuekin errazago ulertzen baita.
Hurrengoan, emandako teoria ondoren direktoan ikusteari buruz hitz egiten du. Errazagoa da ulertzea animali bat adibidez, direktoan ikusten baduzu, liburu bateko argazki batean ikustea baino. Eta ez hori bakarrik, gainera oso garrantzitsua dela pertsonalki ikustea, mentalki lantzeko. Hau Piageten eskemekin erlazionatu dezakegu.
Asoziazioaren faseari buruz ere hitz egiten du, eta fasea honakoa izango litzateke: Analizatu, erlazionatu eta errealitatearekin lotu, aurretik ikasitakoaren artean loturak eginez. Hurrengo parrafoetan hainbat asoziazio mota ikusi genituen:
- Asoziazio espazialei buruz hitz egiten du, hau da, zeharka ikasi dezakezula, konparaketak eta erlazioak landuz.
- Asoziazio tenporalari dagokionez, interesgarria izango litzateke hau lantzea galderak eginez, haurrek identifikatzeko denborazko elementuak; adibidez: Noiz da bazkaltzeko ordua? Motela da edo azkarra? Zenbat urte bizi dira dordokak?
- Asoziazio kausala ere ikusi genuen, "Zergatik? eta Nola?" galderak egiten landu daitekeena.
- Laneko asoziazioa
- Asoziazio etikoa, morala eta soziala: Zer egin dezakegu hori konpontzeko? Zer neurri hartu behar ditugu hori konpontzeko? Galdera hauekin zeharkako konpetentziak lantzen dira. Gainera, gelakide batek esan du irakasle funtzioan bideo bat ikusi genuela ume batzuk filosofiari buruz hitz egiten, eta neri ere hori etorri zait burura.
Curriculum motak ere desberdindu ditugu. Adierazia da curriculumean ateratzen diren edukiak. Absentea da ez dena agertzen curriculumean eta ez dena ematen. Eta curriculum ezkutua da curriculumean ateratzen ez diren edukiak baina modu indirekto batean ematen dena, pasilloko kartelak adibidez.
Eta artikuluarekin bukatzeko, adierazpen fasea ikusi dugu, eta hemen esaten du umeen adierazteko gaitasuna zeharo desberdina dela, ikusten duenaren eta esaten duenaren artean. Eta Andonik esan du berak forma konkretua eta abstraktua erabiltzen duela.
Artikulua nahiko interesgarria eta baliagarria iruditu zait. Hala ere, pixkat astuna egin zait, ez nuelako erdia ulertzen, eta hitz potolo asko esaten dituenez, irakaslea poliki-poliki azaltzen joan da. Bukatzeko, hemen uzten dizuet arbelean egindako "haurraren" eskema:

Iruzkinak
Argitaratu iruzkina