2017/03/10 Ikasturteko programazioa

Ostiraleko klaserako haur hezkuntzako programazio didaktiko bat eraman behar zen. Nik ondorengo hau eraman nuen, eta nik ez nekien arren, Andonik esan zidan aurtengo haur hezkuntzako programaketa bat zela.

                                   
Taldeka jarri ginen gure artean ekarritako programaketak konparatzeko eta aurkibidean azaltzen ziren puntuak ikusi genituen eta denek berdinak genituen edo ez ikusi. Nik aukeratutako programazioa ondo zegoela ikusi genuen, azken finean behar genituen puntu guztiak azaltzen zirelako eta gainera aurtengoa zelako. Hau da aurkibidea:

                                

Hala ere, ikusi genuen gehienetan gauza antzekoak agertzen zirela, nahiz eta hitz desberdinekin adierazten ziren. Andonik esan zigun hau guztia ulertzeko beharrezkoa dela irakurtzea eta ulertzea bestela oso zaila egingo zitzaigula aurrera jarraitzea gure lanarekin. 

Ondoren, heziberriko web gunean sartu ginen, eta irakasleak esan zigun, urte honetako adibideak zeudela, bai euskeraz eta gazteleraz (http://heziberri.berritzegunenagusia.eus/heziberri_eus/).  Bertan programaketa eta unitate didaktiko baten adibideak ikusi genituen. Orduan irakasleak esan zigun, hurrengo egunean klase magistrala emango zigula, ez ditugulako bidaltzen dituen artikulu guztiak irakurtzen, ezta eskatzen dituen lan guztiak egiten. Klase magistrala egiteko esan zuen, guk ikus dezagun desberdintasun handia dagoela didaktika modu dinamiko batean ematearen, eta power point batekin ematearen artean.

Azkenik, etxeko lan potolo bat bidali zigun. Esan zigun taldeka arazoetan oinarritutako programaketa didaktiko bat egin behar genuela denbora gutxi batean. Oso lan zaila iruditu zitzaigun, izan ere, oraindik ez genekien zer zati dituen programazio didaktiko batek ezta zati bakoitzean zer jarri behar den.

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

2017/03/24 Ebaluazio didaktikoa

2017/03/03 Paradigmak

2017/02/17 Jaume Sarromona